Mantzak koadrila brindisaren protagonista

Mikel Aginagalde Ugartemendia 2016ko eka. 25a, 02:00

EGILEA: MIKEL AGINAGALDE UGARTEMENDIA

Izen bitxia da Mantzak koa­drilakoena, manzanillos dei­­tzen baitzieten gaztetan. Azken hitz horren la­bur­duratik dator deitura. Guz­tiak gizonezkoak dira eta 58 urteren bueltan daukate batez besteko adina.
Oarso kaleko bazterretan ibiltzen hasi ziren haur ba­tzuk izan ziren gaur egungo koadrilaren muina.  Pedro Pablo Garcia kidearen ara­be­ra «Ume nukleo hura m­i­krounibertso hartatik atera zen eta laster hasi ziren mun­dua ezagutu eta zale­tasunak konpartitzen». Hain­bat irteera egin zituz­ten Euskal Herriko mendie­tara eta futbolean eta errug­bian ere aritu izan ziren. Hala ere, harreman sen­doe­na saskibaloiarekin izan zuten, izan ere, haiek sortu zuten 1973an Hernanin izan den gizonen lehen saski­baloi taldea. «Herrian orain­dik kiroldegirik ez zegoe­nean hasi ginen talde mo­duan; Goiz Eguzkin en­tre­natu eta jokatzen genituen Gipuzkoako txapelketako partidak baldintza kaska­rretan. Horiek izan ziren gure hasierak» azaldu dute.

Parrandazaleak, gaztetatik
Parranda egiten ere gaz­tetatik ikasi zuten. Egun ez bezala, antzina goa­te­keak egiten zituzten ondo pasatzeko, eta asko egiten omen zituzten Garciak dio­nez: «orain gazteek ez d­a­kite goatekea zer den ere, baina guretzat festa egiteko mo­du itzela zen, eta go­a­teke zale ospea ere irabazi genuen».

Hilean behin elkartzeko konpromisoa
Gaztaroan, aitzitik, la­gu­nen bizitzek norabide ez­ber­dinak hartu zituzten. Gar­ciaren hi­tzetan, «Uni­bertso koskor ho­rre­ta­tik aldentzen joan ginen kanpo espaziora, mun­­­du za­ba­lera… Nerabe­za­­roko ho­mo­­­ge­neotasu­ne­tik bizitzaren aniz­tasu­ne­ra, hain zuzen ere. Lagun ba­koi­tzak bere bizi­mo­dua zuen eta horrek gure arteko urrun­keta ekar­ri zuen, dias­­pora bat, no­labait esate­ko». Dena de­l­a, 40 urtetan zehar familia iza­era manten­du du koa­drilak eta hilean behin be­deren elkartzen dira ma­hai baten inguruan: «hain­­beste irauteko ezin­bes­tekoa da konpromiso eta jo­kaera zehatz batzuk betetzea».
Bestetik, Garciaren ustez koadrilako kide den Patxi Lopezek taldearen trinko­ta­suna mantentzeko eginiko lana goraipatzekoa da; bere esfortzurik gabe koadrila ez litzatekeela den bezalakoa izango, alegia. Horregatik gaurko omenaldiak ekarpen hori sarituko  duela deritzo, baita Ernesto Iturriza eta Miguel Martin Zarco hilda­koak gogoratzeko balio izango duela ere.
Dozenaka pasadizo eta anekdota dituzte Mantzak koadrilakoek kontatzeko; harrotasunez kontatzekoak gainera. Gaurkoan, ordea, topa egiteko ohorea izango dute Gudarien plazako oholtzan. «Oso pozik gaude egingo zaigun aitortzarekin. Ilusio handia egiten digu» dio Garciak. Brindisaren ondoren eta beti bezalaxe Fagollaga jatetxera joango dira bazkaria egin eta festaz gozatzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!