Bigarren zita gaur, diputatu eta senatariak aukeratzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 26a, 02:00

Abenduko hauteskundeen ondoren gobernua osatu ez dela eta, berriro deitu dituzte hau­tes­kundeak, Kon­gresu­ra­ko eta Senaturako. 
Hernanin, 15.289 herritar daude botoa ematera deituta. Guztira, 22 mahai izango dira, herriko 7 eraikin publikotan jarriko direnak: Biteri, Gabriel Zelaia, Larramendiko Udal ge­lak, Elizatxo ikastola, Ziku­ña­gako Udal eraikina, Langile ikastola eta Haur Eskola. Ere­ño­tzuarrek Txirrita ikas­te­txe­an eman behar dute botoa. Goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte izango da boz­katzeko aukera.

Zazpi udal eraikinetan jarri dira mahaiak.

11 aukera Kongresurako; 10, Senaturako
Hernaniarrek, Gipuzkoatik joango diren diputatu eta se­na­tariak bozkatuko dituzte, eta abendutik hona, zer­txo­bait aldatu da aukera.
Kongresurako, 11 alderdi politiko dauzkate aukeran: EAJ-PNV, PP, EH Bildu, PSE-EE, PACMA, P-LIB, C’s, RECORTES CERO-GRUPO VERDE, PODE­MOS/AHAL DUGU-IU-EQUO koa­­lizioa, PCPE, eta UPyD.
Senaturako, berriz, 10: EAJ-PNV, PODEMOS/AHAL DUGU-IU-EQUO koalizioa, EH Bildu, PSE-EE, PP, C’s, PACMA, RE­COR­TES CERO-GRUPO VERDE, P-LIB eta PCPE. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!