Aurreko larunbatean Goizuetako Udalak onartutako urteko aurrekontuaren berri ematean, Kronikak azaldu zuen Udalak igo egin duela partikularrek egiten duten ustiapenaren zerga, errekaudazioa jaitsi egin dela eta. Baina Goizuetako Udalak jakinarazi du informazio hori ez dela zuzena: «Goizuetako Udalak ez du zergarik igo. Goizuetako Udalak zerga horrengatik diru-bilketa haunditzea espero du, partikularrek ustiapen gehiago egin dituztelako azken hilabeteetan».