Ikasturte bukaerako festa, ginkanarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 25a, 02:00

Ikasturte bukaerako festarekin bat, Buthantxo proiektua jarri zuten martxan Xalto eskolan, asteartean, eta proiektu honen bueltan, aurreneko ekintza egin zuten: zaintza ginkana. Honekin, azpimarratu nahi izan zuten zein inportantea den elkarbizitzarako tratu onak erabiltzea. Eskualdeko Berdintasun eta Prebentzio Batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie proiektuan parte hartu zuten guztiei: eskolari, dendariei, tabernariei, udalari, osasun etxeari eta beste eragile guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!