Espainiako Kongresurako eta Senaturako diputatuak aukeratzeko eguna izanen da biharkoa, berriz ere. Goizuetan, 620 herritar daude bozka ematera deituta, eta mahaia, ohi bezala, eskolan jarriko da, 09:00etatik 20:00ak bitartean. Aranon, berriz, 102 dira bozkatzera deitutako herritarrak, eta hauek ere ohiko tokian izanen dute bozkatzeko aukera: udaletxean jarritako mahaian.