Etxean konposta egitera animatzeko helburuarekin, bi tailer antolatu ditu Udalak gaurko. Batetik, 10:30etan, konpostean bizi diren bizidunak ezagutzeko tailerra izanen da, herriko haurrei irekia, eta galderak egiteko aukera ere izanen dute, bukaeran. Segidan, 12:00etan hasita, konposta erabiliz loreak nola landatu ikasi ahal izanen dute.