Umore onez eta ozen Aurorak, sua pizten aurrenak

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 25a, 02:00

San Joan jaiak iragartzeko goiz osoko kalejira egiten dute urtero Aurorek, eta aurten ere, ez dute hutsik egin. Lehengo igandean abiatu ziren kalez kale, goizeko 08:00etan, Goizuetako Umore Ona eta Hernaniko Ozenki abesbatzak. Herriko txoko guztietan barrena buelta eginda, bazkari eder baten bueltan segi zuten festa. Ostegunean, berriz, San Joan bezperako sua piztu zuten Goizuetan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!