Aurten ere, maila haundiko bertso saioa izango da Plazan, Elur Txori elkarteak antolatuta. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, bertan izango dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran, herritarren gozagarri.
Gai-jartzaile lanetan, berriz, Joxe Luis Urdangarin izango dute.