Hirugarren jardunaldia gaur, lau partidurekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 25a, 02:00

Pala Txapelketako hiru­ga­rren jardunaldia izanen da jokoan gaur, frontoian. Lau par­tidu jokatuko dira, guz­tira. Aurrenekoa, 10:15etan hasita, Ruiz-Zubimendi eta Joseba-Iñaki bikoteen arte­koa. Bigarrena, 11:00k aldean, Lujanbio-Gartzia eta Laz­ka­no-Galarraga bikoteen arte­koa. Segidan jokatuko dute, 11:45etan hasita, Elortza-Loitegik eta Salegi-Lozanok. Gaurko laugarren eta azken partidua 12:30ak inguruan hasiko da: Xabier eta Ibai izanen dituzte aurrez aurre Eztebe eta Ganixek.

Final laurdenen atarian
Gaurkoa, sailkapen faseko azken jardunaldia izanen da. Datorren larunbatean final laurdenak hasiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!