Maiatzaren 29an egin zen Eternal Running kirol probaren balorazio positiboa egin du Kirol Batzordeak, udal gobernuak azaldu duenez: «42 astigartarrek, 33 gizonek eta 9 emakumek, parte hartu zuten Ergobia abiapuntu eta helmuga izan zuen oztopo lasterketan. Pasa den abenduan EH Bilduk antolatutako Inuxente lasterketan, esaterako, 45 izan ziren guztira Astigarraga, Hernani eta Donostiako parte hartzaileak».
Hori horrela, emaitza positiboa dela dio, «ekimenak hasierako helburua lortu duelako: herri mailan kirol praktika bultzatzea eta sustatzea».
Bestalde, Ergobia auzoa dinamizatzeko balio izana positibotzat jo du alderdi jeltzaleak.