Semperena eta taldea, Eibarko San Joan Sariko txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 25a, 02:00

Beste behin, marka ederrak egin dituzte txirrindulari astigartarrek, eta alebin eta infantil mailakoek bukatu dute denboraldia. Kadeteek, berriz, Aguraingo XVI. San Joan Saria jokatuko dute gaur, eta juniorrak Gi­puz­koako Itzulian ari dira parte hartzen, astelehenera arte.

Eibarren, nagusi
Asteburuan, Eibarko San Joan sarian izan ziren ju­nio­rrak, eta Urko Sem­pe­re­na­ren tal­de­ak irabazi zuen tal­dekako las­ter­keta, lehia estu baten on­do­ren. Semperenak berak 4­ga­rren egin zuen, ihes egindako tal­de­ari ja­rrai­ka saio ederra eginda.
Aizarnazabalgo Uztarri Sa­ri Nagusian, berriz, Tomas Oter­min eta Telmo Sempe­re­na kadeteak aritu ziren; az­ken honek ezin izan zuen po­diumerako borrokarik egin, ara­zo mekaniko bat medio. Az­kenik, infantil eta alebinek bu­katu dute denboraldia, lan ede­rra eginda; Aketza Bolado eta Tasio Semperenak 22 eta 25ga­rren egin zuten Zu­ma­ia­ko Sarian, eta Jaime Romero infantilak bosgarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!