Azpeitiarrak finenak, dantzan

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 25a, 02:00

Dantza suelto txapelketa izan zen atzo, eta bertan hartu zuen parte Unai Balerdi hernaniarrak, Maider Aginaga villabonatarrarekin. Erakustaldi bikaina egin zuten, baina, hala ere, Azpeitiara joan zen sari nagusia; Amets Amubieta eta Larraitz Larrañagak irabazi zuten. Bigarren, Iker Sanz (Lezo) eta Ane Urruzolak (Villabona) egin zuten, eta hirugarren, berriro, azpeitiarrek: Mikel Subinasek eta Maite Beobidek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!