Badaude bi zita garrantzitsu, Hernaniko San Joanak berezi egiten dituztenak: sokamuturra eta Azeri Dantza dira, hain zuzen. Goizeko 07:30etan aterako da aurreneko zezena Plazara, eta Azeri Dantza hasi arte astinduko ditu adarrak.
Ondoren, 09:30etan hasiko da Azeri Dantza, eta Kaxkoari buelta emanda eta milaka maskurikada atzean utzita, Plazan dantzatuko dute bertan parte hartzen dutenek, baita Azeriak ere.
Bihar eta etzi, ere bai
Baina gaurkoa ez da bi ekintzez gozatzeko hernaniarrek izango duten aukera bakarra; bihar eta etzi ere errepikatuko dira biak, ordu berean eta leku berean. Ez da modu hoberik eguna hasi edo bukatzeko!