Eskuorriak banatu zituzten, atzoko ferian

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 24a, 02:00

Hautesontziekin zita dute herritarrek igandean, eta gaur egingo dituzte alderdiek botoa eskatzeko azkeneko ekintzak. Horren aurretik, Hernaniko osteguneroko ferian izan ziren PSE-EEko kideak eskuorriak banatzen. Aurreko astean Ricardo Crespo zinegotziak eta Odon Elorza Kongresurako hautagaiak egin zuten bezala, oraingo honetan bertan izan ziren Pablo Peñacoba, Hernaniko PSE-EEko lehendakaria, eta Rafaela Romero, Gipuzkoako Kongresurako hautagaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!