OHk San Joan jai zoriontsuak opa dizkie herritarrei

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 24a, 02:00

Atzo eman zitzaien hasiera San Joan jaiei, eta hori aprobetxatuz, Orain Hernani udal taldeak prentsa-oharra bidali du Kronikara. Bertan, San Joan jai zoriontsuak opa dizkie herritar guztiei. Horrez gain dio, espero dutela «eraso sexualik ez egotea», eta gogorazten du «denak ez duela balio eta ezetz, ezetz dela». 

«Dibertitzea opa dizuegu, betiere alkoholaren kontsumo arduratsua eginez»

«Dibertitzea opa dizuegu»
Era berean, Orain Hernanik ondo pasatzea opa die herritarrei: «dibertitzea opa dizuegu, betiere alkoholaren kontsumo arduratsua eginez; edatea aukera bat da, ez eginbehar da». 

«Berdintasunean eta errespetuan»
Bestalde, oharraren bitartez, OHk jakinarazten du: «ber­din­tasunean eta errespetuan oinarritutako gizarte bat sortu nahi dugu, ema­kumeak kalera atera, pa­seatu eta pakean bizi dai­tezkeenak, kaleetan barrena lasai ibili daitezkeenak momentu guiztietan eta hauek eragotzi gabe. Tolerantzia gabeko ikuspuntua erakutsiko dugu portaera sexista, arrazista, xenofobo eta homofoboa dutenentzat».

Eskerrak, taldeei
Eskerrak emanez bukatzen du Orain Hernanik oharra: «parte hartu duten asoziazio eta kolektibo guztiei eske­rrak eman nahi genizkioke ume, gazte eta helduentzat sortu dituzten ekintza des­berdinengatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!