Dantzari finenak, Plazako taulapean

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 24a, 02:00

Gudarien Plazan jarri dute zita dantzari finenek gaur, arratsaldeko 18:00etan ha­sita, beraien abileziak era­kusteko. Uda­lak eta Kris­kiti­ña taldeak antolatuta, Dantza Suelto Txapelketa egingo dute.
Eguraldi txarra eginez gero, Sandiusterrin egingo dute, Plazan beharrean.

Unai Balerdi hernaniarra, dantzarien artean
Gipuzkoa osoko dantzariak etorriko dira parte har­tzera; Karrantza, Azpeitia, Villa­bona, Lezo, Urnieta, Bergara, Errezil, Ibarra eta Zaldibiatik. Eta hernaniar bat ere izango da tartean, Unai Balerdi hain justu; Villabonako Maider Agui­na­garekin dantzatuko du.

Fandango eta arin-arin bana, bikote bakoitzak
Bikote bakoitzak, fandan­goa dantzatu beharko du aurrena, Hernaniko Txistu­la­ri Ban­da­­ren doinuek la­gunduta, Patxi Apeze­txe­a­ren zuzen­da­ritzapean. Eta ondoren, arin-arina ere dantzatuko dute, Beñat Lu­luaga eta Aitzol Txa­par­tegi trikitilariek lagunduta.
Bikote onenak, tallatu­ta­ko bi sari eskuratuko ditu, Gotzon Huegun artistak egindakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!