Bere alea jarri du Amher elkarteak, aurten ere, eta zita bikoitza jarri du gaurko. Aurrena, Istorio trukean saioa izango da Biterin, arratsaldeko 18:00etan.
Emanaldi berezia izango da: Fernando Anbustegik istorioak kontatuko ditu Hernaniri buruz, eta Julio Sotok, berriz, erantzun egingo dio bertsotan.
Bouchra Baghdadik gidatuko du saioa, eta Maialen Lujanbiok emango dio hasiera eta bukaera bertsotan.
Gainera, itzulpenak ere egingo dituzte momentuan, aurikularren bitartez.
Gorputza mugitzeko, Atsegindegin aukera
Eta bigarren zita, Atsegindegin jarri du Amherrek. 19:30etatik aurrera, kulturen arteko musika emanaldia izango da; aerorrunba, alegia.
Euria egingo duela espero dutenez, Atsegindegin izango da azkenean, Urbieta kalean beharrean.