Elkartasun Eguna da gaurkoa, eta hortaz, preso eta iheslariekin ere gogoratuko dira. Horregatik, manifestazioa egingo dute, urtero bezala, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Leloa izango da, Amnistiaren norabidean presoak eta iheslariak etxera.
Aurten, gainera, herri afaria ere egingo dute, manifestazioaren ondoren. Gudarien Plazan izango da, elkartasuna erakusteko.