Atzo gauean atera zituzten danbor haundiak kalera, helduen danborradarekin. Eta ordu batzuk beranduago, danbor txikiek hartuko dituzte kaleak gaur, haurren danborradarekin.
Goizeko 11:30etan aterako dira, Santa Barbara eta Etxeberri elkarteetako haurrak, kaleak danbor hotsez betetzera.
Ia 100 lagun, danbor eta barrilak astintzen
Elkarrekin aterako dira bi elkarteetako haur eta gaztetxoak. Guztira, ia 100 haur izango dira, danbor, barril eta kantinerak kontutan hartuta.
Santa Barbaratik, 50 bat aterako dira danborradan; eta Etxeberritik, berriz, 40 edo 45 haur inguru.
Asteartean entsaiatu zuten denek elkarrekin, eta baita helduekin ere, Atsegindegin.
Ondo prestatuta daude guztiak, beraz, gaur danbor hotsez betetzeko kaleak.