«Loreetan sasi, irrintzi, oihu, ele ta ulu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 24a, 02:00

Benito Lertxundik kantatzen duen bezala, irrintzi eta oihu artean ibili ziren bart Hernaniko sorginak. Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik, urteko gau magikoenean, sorginen edabearen eraginpean utzi zituzten herritar guztiak. Dultzaina joleek jotako sorgin-dantzaren erritmora gelditu gabe ibili ziren sorginak; ezuste bat baino gehiago eman zuten maskuriekin, galtzagorriek; izua eragin zuten zirikoek; beldurra, apaizek; eta lilura, azkenean, Akerrek. Suaren inguruan bueltaka bukatu zuten, eguzkiari gorazarre egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!