«Gozatu errespetuz!»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 23a, 02:00

Jaiak iritsi direnean, Udal Gobernu Taldeak ere luzatu nahi izan die gonbitea herritarrei, festetaz goza­tzeko. Baina, aldi berean, arduraz jokatzea eta errespetuz gozatzea eskatu die denei: 
«Azkar pasa da. Urtebete joan da. Urte sasoi denak bere gazi-go­zo­ekin, loratuz eta ximelduz, argi­lunekin, poza eta tristurekin, garai­pen eta erorikoekin, lan mun­dura murgiltzen batzuk, ezberdinen ar­te­­an berdintasuna aldarrikatuz, be­ne­tako bakea amestuz eta landuz, Eu­ropar Batasunaren jokabide ardu­ra­ga­bearen aurrean errefuxia­tu­ei el­kar­tasuna eta eskua zabal­duz... Gai hauekin guztiekin (eta bes­te asko­rekin), denon artean ahal dugun Hernani onena ereiten eta egiten.
Eta horretan gabiltzala iritsi zai­gu jaietarako tartea, hain gureak di­ren Sanjoanak, suaren magiarekin, zirrara sortzen diguten doinuekin, kolore eta kultura ezberdinak goza­tzeko ekimenekin, kontzertu eta erromeria ezberdinekin, txosnen gunea bere aldarrikapenarekin... ‘Hain gureak’ diren ohiko ekital­di­e­kin eta berriekin.
Bost egunez, kaleak alaitasunez, umorez eta dibertsioz beteko ditu­gu, Hernaniko eragileen, Udalaren eta beste askoren laguntzaz her­na­niar orok ondo pasatzeko anto­la­tu­tako festa hauetan. Eta, jai giro ho­rre­tan murgilduta, ezin dugu ahaz­tu emakumeak errespetatzea fun­tsezkoa dela.
Gurekin egon ezin diren haiek (senide, lagun, herritarrak) ere go­goratuko ditugu eta gurekin izango ditugu jauzi, doinu eta irribarre bakoitzean.
Bejondeizuela denoi, eta gozatu errespetuz eta errespetuan gozatu.
Gora San Joanak! Gora Hernani!», aldarrikatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!