Ekintzak eta barrakak, gustu guztietarako

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 23a, 02:00

Bete-betea dator egitaraua, haur eta gaztetxoentzat ere. Ez dira faltako erraldoi eta buruhaundiak, ez haurren Azeri Dantza eta aurreskua gaur, eta ezta pottokak eta zezen txikiak, Latsunben, larunbatetik astelehenera.
Txapelketak ere, mota guztietakoak izango dituzte, marrazkietatik arrantzara. Baina dantzarako eta ikus­ki­­zunetarako ere izango dute tartea: Ane Piratarekin pa­rran­­dan egongo dira bihar, Kolore ikuskizuna izango dute etzi, eta Vademecum zirkoa igan­dean; eta azkeneko egu­nean, Kolore Guztiak festa, Atsegindegin.

Barrakak, Urumea ikastolan
Baina egitarautik kanpo ere, aukera zabala izango dute txikiek, ondo pasatzeko; barraketan, hain justu.
Urumea ikastolako pa­tio­an egongo dira aurten, gaur­tik astelehenera bitar­te­an, autotxokeak, ohe elas­tikoak, laberintoa... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!