«Sanjoanak aldatu arren, Xalaparta txaranga egokitu da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 23a, 02:00

EGILEA: JON ALTUNA IZA, OXAN

1966ko sanjoanetan atera ziren Xalaparta txarangako lagunak lehen aldiz herriko festak girotzera, galtza zu­ri­ak, koadrodun brusa eta txa­pela txuri-urdinak jan­tzita. Ekai­naren 26an, ­igand­ea, uda­letxe atzean ar­gazkia atera, Portale Txo­koan, Ya­ben taberna zena­ren on­do­an, eta goizeko 11:00etan abi­atu ziren uda­letxeko ar­ku­petik plazara. Aurten, 50. urteurrenari da­gokion uni­for­me ‘berria’ jan­tziko dute, baina an­tze­ko ibilbidea egi­te­ko, Xala­parta elkartetik al­de zaha­rrera. 50 urte pasa di­ra or­dutik eta ezin esan txa­ran­gako kideek orduko gaz­tetasuna dutenik, baina bai orduko bizi-poz, alai­ta­sun, gogo, grina eta ilusioa.

Futboletik karrozetara
50 urte bete dituen Txa­ran­gan jarraitzen dute Mikel eta Joxan Ruiz anaiek. Beste bospasei kide ‘gazteago­ekin’ elkartu eta Xalapar­taren ibil­bidea kontatu di­gu­te: lagun koadrilaren fut­bol taldeari izena jartzeko, ‘Xalaparta’, 1936ko gerraren aurreko herriko elkartea­rena hartu zuten. Txapeldu­nak izan zi­ren 1958an Txantxillan es­ku­aldeko tor­neoan eta on­do­ren­go urte­­-t­an Atsegindegiko torneoan jokatu zuten izen horrekin. Futbola utzi zu­te­nean, fes­-t­etan karroza ate­ra­tzen hasi zen lagun koadrila 1963-64-65ean eta 1966tik au­­rrera txaranga. Orduan ate­ra zi­ren lehen aldiz mu­si­kari batzuekin. Sanjoan haie­tan sortu zen Xalaparta ize­neko txaranga, gaur egun­go Xala­parta elkartearen oina­rria.
1966tik urtero atera dira sanjoanetan, hogeiren bat ­lagun, zenbait musikarire­kin ba­tera. Garai hartan txa­­ran­ga asko elkartzen zi­ren ka­le­etan 25, 26 eta 27an. Ho­rre­ga­tik, 1979an gauez jo­tzeko pro­po­sa­mena luza­tu zion Xala­par­tak jai ba­tzor­de­a­ri eta orduz ge­roztik ate­ra­tzen dira gauez San­joan egunean. Horretan ere aitzindariak izan ziren. Orain­dik ere txaranga ge­hie­nek egunez jotzen ba­dute ere, eurak beti 24 gauean.
Pozik hartu dute txa­ran­ga­ko kideek 23 eguerdian txu­pina jaurtitzeko es­kain­tza. Sanjoanetan beste hain­bat kon­promiso ere ba­di­tuz­te: 24an goizeko 11:00­etako me­zan hildako lagu­nak go­go­ra­tu­ko dituzte, gauean 50 lagun in­guru elkartuko dira 50. ur­teu­rreneko afarian eta 23:15­etan aterako dira kalez kale. Eta, 27an, festen amaie­rako banderen jais­tean ere par­te hartuko dute CD Her­naniko ordezkariekin batera.
Gainera, 50 urte horietako argazkiekin erakusketa jarri dute elkartean... eta txa­ran­ga­ren uniformea berritu du­te; urteurrenean, kamisetak egin dituzte diseinu berria­re­kin.
Herria animatzea dute hel­­buru, eurek ondo pa­sa­­tze­­a­re­kin batera. 50 urtean behin bakarrik egin dute ka­le. 1973an ez ziren atera, «arra­zoi politikoengatik»: ord­­uan atxi­loketa ugari izan zen, hain­bat herritar kar­tze­lan sar­tu zituzten, besteak bes­te Ma­ñel Olano txa­ran­gako ki­dea eta beste asko erbes­te­ratu ziren. Sanjoan haietan ez zen festa gogo handirik.
Urtero bezala, alde za­ha­rre­an bi buelta egingo di­tuz­te, bi­­garrena azkarrago. Aitor­tzen dute asko aldatu di­rela fes­­tak, baina txaranga ere mol­­datu egin dela. Jaiak le­hen na­gusiki egu­nez os­pa­tzen zi­ren, orain gauez ere bai, mu­sika aldatu da... Ba­tzuk zintzo erret­i­ra­tzen ziren goi­zal­dera etxera, baina beste ba­tzuen bila joan behar iza­ten zu­ten etxekoek, biz­pahiru egu­nean etxera agertu ez eta... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!