Parranda luzatzen denean... gosari goxuak, ordu ttikitan!

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 23a, 02:00

«Txorizo pintxoa eta salda neretzat!», batek; «nik txo­kolate beroa eta bizkotxoa nahiago!», besteak. Ba gustu guztietarako izango da au­ke­­ra, egunero, San Joaneta­ko goizaldeetan. Non? Dobera-Kronikako txosnan, noski! Aurten ere, gosari goxuak, ordu ttikitan!
Parranda lu­za­tzen dene­an, bertan izango dute au­ke­ra paregabea denek, sa­be­la betetzeko. 04:00etatik aurrera, jaki gaziak bezala, gozoak ere izango dira, eta gustu guztietarako edariak aukeran.

Haragi egosia ere izango da aurten!
Urterokoari, gainera, nobe­dade berezi bat gehituko dio txosnak aurten: haragi ego­sia berreskuratuko dugu! Aurretik ere eskaini izan du Dobera-Kronikak, eta aur­ten, goizaldero izango da auke­ra, ekainaren 24tik 27ra, pintxo goxo horiez goza­tze­ko, etxeratu aurretik.
Baina ez dute hutsik egin­go, noski, betiko pin­txo­ek ere, patata tortilla eta txo­rizo pintxoek, hain jus­tu. Ezta gozoek ere, bizkotxoak bezala. Eta ausartzen denak, erronka polita izango du San Blas opilekin!
Edariak, berriz, hotzak be­zala, beroak ere izango dira, momentuaren arabera, bat edo beste aukeratzeko. Garagardoak, Coca Colak eta urak emango dute frexko­ta­suna, eta saldak, txokolate beroak eta kafeak, berriz, gorputza goxatuko dute.

Herritarren laguntza, barraren alde batean zein bestean
Egun hauetan txosna jar­tze­ko, Doberak eta Kronikak ezinbestekoa dute herrita­rren laguntza. Eta babes hori, barraren alde batean bezala, bestean ere behar dute.
Batetik, txosnako txan­da­­ren batean lagundu deza­kete, eta gosaritarako jakiak ere ekar ditzakete, izan biz­kotxo, madalena, opil... Ho­rretarako, Dobera-Kronika­rekin jarri zaitezkete harre­ma­netan: 943 33 27 99 te­le­fonoan, dobera@dobera.eus helbide elektronikoan, edo bulegoan bertan (Larra­men­di kalea 11, behea).
Baina, bestetik, barraren beste aldetik ere laguntzen dute herritarrek. Lauga­rre­nez jarriko dute txosna Do­be­rak eta Kronikak, eta urte guzti hauetan, eskertzekoa izan da herritarren babesa. Horregatik, espero dute aur­ten ere harreman berezi horri eus­tea, eta beraiei be­zala, ingu­rukoei ere luzatu diete deia, txosnara ger­tu­ratzeko.
Modu berean, eskerrak eman nahi dizkiete, baita ere, herriko komertzioei, txos­na hornitzeko behar den janaria eskuratzen la­gun­tzeagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!