Aurrekontuen 88.000 euro, herritarren esku

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Aurten ere, aurrekontu par­­­­tehartzaileak jarriko di­tu martxan Astigarragako Uda­­­lak, eta 2016ko aurre­kon­­tuen 88.000 euro erabi­li­ko dituzte horretarako. 
Udalaren hitzetan, «As­ti­­­garraga hobetzeko» helburuarekin eskaini zaie herritarrei proposamenak luza­tzeko aukera.

Sei proposamen, bakoitzak
88.000 euro horiek non in­bertitu erabakitzeko, herritar bakoitzak sei proposamen egiteko aukera izango du. Horretarako, etxez etxe banatuko diren eskuorriak bete, eta sei puntutan en­tre­gatu beharko dira ekainaren 17a baino lehen: udale­txean, kultur etxean, anbulategian, kiroldegian edota zaharren egoitzan. 

Guztiak jaso eta aztertu
Behin epea bukatuta, Uda­lak proposamen guztiak ja­so, aztertu eta «astigartar guztiei aurkeztuko zaie teknikoki eta ekonomikoki bi­de­ragarriak diren, beraiek erabaki dezaten ze egitasmo jarriko duen martxan Udalak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!