CD Hernani Sariak gaur, Teledonostin

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 22a, 02:00

Herenegun grabatu zituzten 75garren urteurrenaren bueltan eman diren CD Hernani Sariak Zubipen, eta gaur ikusi ahal izango da Teledonostin. Programa ikusteko bi aukera eskainiko ditu telebista kateak: bata, eguerdiko 13:30etan, eta bestea, gaueko 22:30etan. Tito Irazusta hernaniarrak aurkeztutako saioa grabatu zuten, eta bertan CD Hernani klubarekin eta Hernani herriarekin lotura duten hamaika pertsonairi egin zieten omenaldia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!