Izar festa, kiroldegiko ring sutuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 23a, 02:00

Hernani Sutan taldeak antolatuta ikaragarrizko boxeo konbateak izan ziren larunbat gauean kiroldegian, eta sutan izan zen giroa gau osoan, kon­bateen maila eta ikusleen berotasunari esker. Konbate esanguratsuenetako bat izan zen Sebas Perez, Latigo, eta Fernando Suarezen artekoa; Latigok ‘round’ guztiak irabazi zizkion, eta Gipuzkoako Txapeldun izan zen, luma pisuan. Nesketan, Ixa Rodriguez, elbi pisuko Espainiako Txa­pel­dunak, ezin izan zuen Galiziako luma pisua gainditu. Mendes eta Bioleta Gonzalezen artean, berriz, berdinketa izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!