Banderarik ez, etxerako

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 23a, 02:00

Larunbatean egin ziren Elorrabin, Fermin Etxeberriaren Oroimenezko IX. Batel Estropadak. Lehengo urteko marka berdintzea zuten helburu, bereziki, kadeteen mailako mutilek, eta ederki ibili baziren ere, aurtengoan ezin izan zuten bandera etxean gera zedin lortu, nahiz eta finalean sartzea lortu zuten. Tolosaldeak irabazi zuen haur mailako mutil eta nesketan, eta kadete nesketan. Mutil kadeteetan, berriz, San Pedro izan zen garaile. Bestalde, Santi Lujanbioren omenez minutu bateko isilunea gorde zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!