Aurtengo urtekaria, Hernani 2016, aurkeztuko du gaur Udalak. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute ekitaldia, eta herritarrei irekia egongo da.
Alea eskuratzeko aukera
Gaur aurkeztuko duten urtekariak hemeretzi gai lantzen ditu, eta horien berri emango da. Horrez gain, bertaratzen diren herritarrek debalde eskuratu ahal izango dute Hernani 2016 urtekariaren alea.
25 urte, aurten
Urtekaria urte bukaeran aurkeztu izan dute azken urteotan, baina aurten 25 urte bete dira aurreneko zenbakia argitaratu zela, horregatik, aspaldiko ohitura bat berreskuratu nahi izan dute: urtekaria San Joanen bueltan aurkeztekoa, alegia.