Finalerako txartela baieztatzeko azken lehia, igandean

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 22a, 02:00

Martxa onean ari da As­ti­garraga, Herriarteko Txa­pelketan. Dagoeneko lortu du hanka bat finalean sartzea, eta igande honetan, bete-betean sartzeko behar duen garaipena lortzea izango du helburu. 
Izan ere, asteburuan Az­koi­tiaren kontra jokatu du joaneko partidua, eta 1 eta 2 irabazi du. Sorpresa haun­diena kadeteetan izan zen, Olarra eta Urdangarinek ez baitzuten tanto bakar bat ere egitea lortu, Oteiza eta Uranga azkoitiarren kontra.
Baina gainontzean, asti­gartarrak izan ziren nagusi. Jubeniletan, Oiarbidek eta Expositok 10 eta 22 irabazi zuten Cuevas eta Azkoitiaren kontra, eta seniorretan, 11 eta 22 Loidi eta Santxezek, Andueza eta Juaristiren kontra.

Bueltakoa, etxekoen babespean
Finalera iristeko, bueltako partiduan ere abantaila hori mantentzea izango du hel­buru Astigarragak. Igan­dean jokatuko dute, 17:00etan, eta etxekoen babesarekin, lortzea espero dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!