Balea arrantzaleen gisara, Ternuara bidaia

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 22a, 02:00

Five A Incentive Planners agen­tzia estatu batuarrean egi­ten du lan Iñaki Ariz­men­di beasaindarrak, eta euskal sustraiei tiraka, espedizio berezi baten bultzatzai­le­e–ta­ko bat da: 2017ko ekai­na­ren 15etik 22ra, Euskal Ba­leon­tzien aztarnetatik zehar es­pedizioa antolatu da, Ter­nu­ara.
Astigarragako Astarbe sa­gar­dotegian aurkeztu zuten proiektua lehengo astean, sagardorik ezin baita falta, euskal arrantzaleen pausoak gogoratu nahi badira.

Zortzi egun, barkuan
Espedizioa barkuan egingo da. Ekainaren 15ean aterako da Ipar Ameriketako hiririk zaharrenetako batetik; St. John’s hiritik. Handik, eus­kal arrantzaleen aztarnei se­gi­ka, hainbat irla, he­rrix­ka eta musoeo bisitatuko dira: Fogo Island, Red Bay in­gu­ru­ko balea lekua, San Joan ba­le­on­tziaren arrastoak, Saddlen-eko euskaldunen hilerria, Gros Morne, St. Pierre edota Placentia.

Partehartzea, irekia
Nahi duen edonork eman dezake izena; 2.600 do­la­rre­tik gorako prezioak ditu bi­daiak, aukeratzen den ka­ma­rote motaren arabera.
Orain arte, Ameriketako bidaiariak izan dira izena eman dutenak, hemendik joan nahi duenak berak hartu behar baitu Euskal Herritik Ameriketarako he­gal­dia, baina 220 bat la­gu­nentzako dago tokia.
Gainontzean, espedizioan izena emateko edo in­for­ma­zioa eskatzeko: www.balle­nerosvascos.info webgunean edo aimar@fiveain­centive­pla­n­ners.com helbidean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!