San Joanak sutzeko nahikoa ekintza!

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 23a, 02:00

­­Gazteek egitarau propioa izango dute aurten ere, Sutu jaiak! ekimenari esker. San Joanetako urteroko erruti­na­rekin haustea dute helburu, eta egunero-egu­ne­ro hainbat ekintza an­tolatu dituzte. 

Txupinazo berezia, gaur iluntzean
Gaur hasiko dira San Joan jaiak eguerdiko 12:00etan. Sutu Jaiak! ekimenak ordea, txupinazo propioa an­to­latu du: 23:00etan, gauer­dirako ordubete eskas falta dela emango diote hasiera fes­tari. Aurretik, urteroko le­gez, Akelarreak girotuko ditu herriko kaleak. Kon­tzertuak ere izango dira: Ziribulio Sound  eta Se­lektan Stepi (Bad Sound System). 

Haurrek ere, lekua
Sutu Jaiak!en egitarauan he­rriko txikienek ere badute lekua aurten. Bihar, San Joan egunez, haur jolasak antolatu dituzte Tilosetan. Eta nola ez, kontzerturik ere ez da faltako: Nikkin eta Pornox tal­deak entzuteko au­kera izan­­go dute Tilose­tara ger­tu­ratzen direnek. 

‘Ze esatek!’, Koadrila egunean
Hernaniarrentzat San Joa­netako egun haundia izango da larunbatekoa.  Goizean goi­­zetik disfrutatzen haste­ko, pistina jarriko dute Pla­za Berrin, 07:30etan. Egu­­erdian, koadrilen bazka­ria antolatu dute. Ohi be­za­la Tilosetan izango da; ti­ketak aldez au­rretik erosi be­­har ziren. Arra­tsaldea gi­rotzeko berriz, jo­koak eta po­teo musikatua antolatu di­tuzte. Eta egu­neko beste eki­taldi nagusia 23:00etan hasiko da. Ze esatek! talde arrakastatsuak girotuko ditu koadrila egu­neko azken orduak. 

Pintxopotea, eguna hasteko
Koadrila Eguneko parran­da­rekin igande goizera iris­ten direnek, pintxopotea izango dute indarberritzeko, Plaza Berrin; 07:30etan izan­go da. Goizean zehar des­kan­­tsatu, eta arratsaldean eman­­­­go dio­te segida. Gyn­khana antolatu dute, ur jolas eta guzti, 18:30­etan. Ordu txi­kitan berriz, San Joa­ne­tako ekitaldi arra­kastatsue­n­etarikoari emango diote hasira: udarako play­ba­cka. Ondoren,  Trakets tal­deak jarriko du martxa.

Azken eguneko festa, ordu txikitan
Astelehenean bukatuko di­ra San Joanak, eta Sutuko kideek indartsu eman nahi diote hasiera azken egun honi. Zumba eta dancehall saioa antolatu dute parran­dan jarraitzen dutenentzat; eta goiz-goiz esnatu eta martxan jarri nahi dute­nen­tzat. Goizaldeko 06:30e­tan hasiko da. Eguneko bes­te ekitaldi nagusia, arria­da­rekin batera hasiko da, gauerdiko 00:00ak jotzen du­te­nean: Behatxe Roja tal­deak joko du, Tilosetan. Txos­nen itxiera ere, festa giroan joango da: Notayesa­rekin kalejira antolatu dute.
Inoiz itzaltzen 
ez den sua
Hernani bizirik mantentzea da Sutu ekimenaren hel­bu­ru nagusia, eta bide ho­rre­tan, lan ederra ari dira egi­ten azken urteetan. Olin­pia­detan jendetza ibili da, eta urtean ze­har, zinea, hi­tzal­diak, ta­i­lerrak, kontzertuak eta bes­te hainbat ekimen antolatu dituzte. San Joa­nekin ere, segida eman nahi izan diote hasitako ibil­bi­deari: «zerbait egin behar zen gazteok jaietan parte hartzeko eta guk animatu egin nahi ditugu». 

 

Gaur: Jaien hasiera
18:00 Akelarrea
23:00 Txupinazoa.
Ondoren, kontzertuak: Ziribulio Sound eta Seleketan Stepi (Bad Sound System).

Bihar: 
17:30 Haur jolasak, Tilosetan, 
6-12 urte bitarteko umeentzako. 
00:30 Kontzertuak: 
Nikkin eta Pornox. 

Larunbata: 

07:30 Pistina, Plaza Berrin. 
14:00 Bazkaria
18:00 Jokoak eta poteo musikatua.
23:00 Kontzertuak: Ze esatek!.

Igandea: 
07:30 Pintxopotea, Plaza Berrin.
18:30 Gynkhana. Ur jolasekin, Tilosetan.
00:00 Playbacka udaran
Ondoren Trakets.

Astelehena: 
06:30 Zumba eta dancehall.
00:00 Kontzertuak: Behatxe Roja. 
Txosnen itxieran: Notayesarekin kalejira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!