Suak piztuko du bihar, festarako gogoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 22a, 02:00

San Joan bezpera izango da biharko eguna, eta urteko gau magikoenetakoa argi­tze­ko suak piztuko dira hainbat txokotan.

Eskolan, azken eguna
Hasteko, Astigarragako Herri Eskolan egingo dute festa, azken eskola egunarekin bat. Goizeko 10:00etatik au­rrera, adin guztietako ikas­leek izango dute zeregina: txalaparta jo, dantza egin, irrintziak bota... Ikuski­zu­nen ondoren, sua piztu, eta bertara botako dituzte ur­tean zehar gustokoak izan ez dituzten ekintzak.
Ondoren, dantza egingo dute denek suaren ingu­ru­an, eta segidan, entzie­rro­txo­ak egingo dituzte. Hamai­ketakoarekin bukatuko dute, eta agur esango diote elkarri, udako oporrak bukatu arte.

Zortzikoa, sua eta zezensuzkoa
Arratsaldean,  berriz, herri osoan nagusituko da festa giroa. Hasteko, San Joan Zortzikoarekin kalez kale ibiliko dira Txirriskla tal­deko txistulariak, 19:30etan hasita; 22:30etan, Astiga­rreko dantzariek San Joan Zor­tzikoa dantzatuko dute Foru Plazan, eta sua piztuko da segidan. Bukatzeko, 22:45e­tan zezensuzkoa aterako da astigartarrak dantzan jartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!