Ostegunetik aurrera, urtebetez itxiko dituzte kiroldegiko igerilekuak, eta agur berezia egin nahi izan dio Hernaniko igeriketa taldeak.
Horretarako, igeriketa egun solidarioa antolatu dute biharko: egun guztian zehar igerilekuko sarrera doan izango da, bakoitzak nahi duen laguntza ekonomikoa eman ahal izango du, eta ondoren, laguntza hori Angel Olaran hernaniarrak Wukron (Etiopia) dituen proiektuetara bideratuko da.
Jardunaldia bukatzeko, azken luzeak egingo dituzte arratsaldeko 20:30etan.
Azken luzeak, bukatzeko
Jardunaldiari bukaera emateko, azken luzeak egingo dituzte arratsaldeko 20:30etan. Bertan bat egingo dute Hernani KE eta Elorrabiko igerilari, igerilari ohi, waterpolista eta igeriketa elkarteko gainerako kideek. Antolatzaileen hitzetan, «azken luze batzuk egiteko hainbeste urteetan zehar taldearen elkargune izan den lekuan».