Iritsi da udara, eta denetik antolatu dute Gaztelekuan, asteburu honetatik hasita. Larunbatean Errealeko Museora joango dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta 6 euro balio ditu. Igandean, berriz, Zubiaurrera joango dira, skate, patinak eta abar probatzera, eta aurrerantzean ere gehiago izango da: astelehenean, eskulanak egingo dituzte (11:00-14:00); asteartean, Hernaniko igerileku irekietara joango dira (10:30-17:00, 5 euro); asteazkenean tuti fruti festa izango dute (11:00-14:00); eta hilaren 30ean, ginkana (11:00-14:00). Uztailean ere, gehiago izango da.