Gazte Txokoa kudeatzeko deialdia, irekita

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 21a, 02:00

Gazte Txokoko datorren ikasturtea nork kudeatuko duen erabakitzeko, deialdia ireki du Udalak. Ekainaren 29ra arte egongo da irekita pro­posamenak aurkezteko epea, eta horretarako bete behar diren inprimakiak Udaleko kontratazio sailean eskatu daitezke: kontra­tazioa@­­­­­hernani.eus edo 943 33 70 24.

Urtebeteko esleipena
65.750 euroko kontratua izan­­go da, urtebetekoa eta lu­­­zatzeko aukerarik gabe­koa. 
Hori lortzeko aurkeztu behar den proposamenak bi zati izango ditu: ekono­mi­koa, bata, 50 puntura arte balo­ratuko dena; eta bes­te­tik, proiektuaren aberasta­suna eta zehaztasuna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!