Hiru bikote txapeldun, eta beste guztiak, lagun

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 21a, 02:00

Eguraldi txarrari kasorik egin ez, eta kiroldegian jokatu zuten zortzi bikotek Tilos 7 Pasa Txapelketaren finala. 2014 eta 2015 urteetan bezala, Endika Ramos eta Aiheko Zu­bimendi izan ziren txa­pel­dunak mutilen aurre­neko mailan. Bestalde, Andoni eta Bittor Loran anaiek jantzi zuten txapela bigarren mailan; eta nesketan, Alaitz eta Idoia gailendu ziren.


Ramos eta Zubimendik, partidu erraza
Ramos eta Zubimendik izan zuten partidu errazena: 22-5 egin zuten. Gainera, Del Horno titularra semifinaletan lesio­na­tu eta Larraldek jokatu zuen Undarekin. Loran anaiek 22-18 egin zuten Galdos eta Eliza­zuren aurka; eta Alaitz-Idoia bikoteak 22-14 irabazi zuten Garcia-Bengoetxearen aurka.

Balorazio oso ona
Antolatzaileek jakinarazi du­te, balorazio oso ona egin du­tela aurtengo txapelketaren inguruan, eta horregatik, es­ke­rrak eman nahi diz­kiete par­te­hartzaile guztiei eta parti­du­etara gerturatu den jendeari; baita babesleei ere: Ibai Mendi, Ansareo, UTS Ko­munikazioa, Kitto taberna, Zin­tzarri taberna eta Joxe­mari tabernari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!