Ez-ohiko plenoa deitu du Hernaniko Udalak gaurko. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta bederatzi gai landuko dituzte udal ordezkariek.
Bederatzi gai
Aurreko hileko akta onartu ondoren, beste zortzi gai izango dituzte hizpide gaurko bileran. Hasteko, otsaileko dekretuen berri ematea egingo da eta ondoren, Aurrekontua Gauzatzeko Arauaren aldaketa proposatuko da. Gero, bi gai izango dira hirigintzarekin lotura dutenak: hasierako onarpena emango zaio Arau Subsidiarioen testuaren berrikuspenari, eta horren inguruko Hirigintza Hitzarmenari. Eta bukatzeko beste lau gai jorratuko dituzte: Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarrea izena duen akordioa berritzea, uztailaren 18a Mandela Eguna izendatzea, Acex programetan murrizteko ezezkoa, eta aniztasuna eta sexu identitate askearen aldeko adierazpena.
Hirigintza Batzordea ere bai
Horrez gain, gaur bilduko da baita ere Hirigintza Batzordea. Arratsaldeko 18:00etan izango da hori, eta zazpi puntu izango dituzte mahai gainean, tartean hainbat lizentzia eskaera eta plenoan landuko diren hirigintzari buruzko bi gaiak.