Zita berezi bat jarri du Udalak gaurko. Ostadarren koloreekin margotuko dute Izpizua eta Nafar kaleak batzen dituen zebrabidea, eta herritarrak bertan egotea nahi dute. Iluntzeko 21:00etan izango da hori, eta herritarrei deia egiten diete udal ordezkariekin batera, bertan parte hartzera.
Herritarrei dei egin diete bertan parte hartzera.
LGTBI kolektiboaren alde
Helburu jakin batekin egingo du gaurko ekintza Hernaniko Udalak: LGTBI (Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexual) kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko, hain zuzen. Eta horretarako, kolektibo honi herriaren babesa adierazteko, egin diete dei hernaniarrei.