Irazustabarrena, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 20a, 02:00

Txapela bakarra ekarri zuten pa­lista hernaniarrek Gaska­tik, ostiralean, Emakumea Pilo­ta­ri txapelketan, trinketean. Lehenengo mailako finalean nagusitu zen Amaia Ira­zustabarrena, Bercetcherekin, La­rralde eta Amaia Araiztegi­ren kontra (30-27).
Bigarren mailakoan, berriz, ezin izan zuen txapela jantzi Alaitz Tejedorrek, Maizarekin, Etxegia eta Otaegiren kontra galduta (15-30).

Herriartekoan, ia ezinezkoa
Herriartekoan, bestalde, ez zu­ten bere gau onena izan pelotari hernaniarrek, eta hiru partiduak galdu zi­tuz­ten Azpei­tian, semifinalen joanekoan: 9-22, 9-22 eta 13-22.
Hortaz, ia ezinezkoa dau­ka, finalera sailkatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!