San Joanak ate joka daude, eta nabari da Hernaniko kaleetan barrena. Herenegun gainera, festak iragartzen dituen preludioa izan zen, eta horrek hernaniarrentzat atzera kontaketa hasita dagoela esan nahi du. Eguraldiak lagundu bazuen ere, Atsegindegin egin zen; eta bertan izan ziren Ttarlako dantzariak, Zikuñagako danborrada, herriko musikari eta abesbatzak, baita Ibon Casas gonbidatu berezia ere.