Hernani Erabakiren 2015eko edizioan herritarrek hala erabakita, Sagastialde auzoko argiteria berritu du Udalak. Fatxadari lotuta zeuden luminariak aldatzea eskatu zuten auzotarrek, eta duela aste batzuk bukatu zituzten lanak. Denera 12 argi berritu dituzte.
Udalak azaldu du, LED argiak jarri direla, zurixkagoak. Dioenez, «seguruagoa da, ikusmenaren pertzepzioa hobetzen duelako».
Hernani Erabaki 2016ko proposamenak, web orrian
Udalak aurreko urteko proposamenak exekutatzen dituen bitartean, hurrengo urtean egingo direnen prozesua irekita dauka. Aurreneko fasea ekainaren hasieran bukatu zen, eta orain, erabaki.hernani.eus web orrian daude herritarren proposamen berri guztiak, ikusgai. yy