CD Hernani Sarien banaketa gaur, Teledonostirekin batera

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 20a, 02:00

CD Hernaniren 75garren ur­te­urrena dela eta, omenaldi txiki bat egingo die klubak herriarekin eta klubarekin lotura duten hainbat pertsona esanguratsuri. 
Horretarako, Teledo­nos­tirekin elkarlanean, Teledo­nosti eta CD Hernani sariak programa grabatuko dute gaur Zubipen. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta sarrera librea izango dute bertaratu nahi dutenek. Eguraldiak la­guntzen badu, zelaian egingo da grabaketa; bestela, ta­ber­nan izango da.

Hamaika omendu
Sarien banaketa gaurko programan egingo da; dena den, CD Hernanik jada jakinarazi du zein izango diren gaurko omenduak. Hamaika pertsona dira, eta denek dute lotura bai herriarekin, baita klubarekin ere: Luis Llopis, Miguel Arrospide, Emiliano Rama, Evaristo Gonzalez, Alfredo Azkue, Luis Telleria, Ceferino Ormazabal, Ricardo Ramos, Mariano Oruezabala, Rufino Rekalde eta Eva Esnaola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!