‘Hernani 2016’ urtekaria aurkeztuko da, etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 20a, 02:00

25 urte bete ditu aurten Her­naniko Uda­lak argita­ra­tzen duen urtekariak, eta hori os­patzeko, orduko ohitura bat berreskuratu nahi izan dute: urtekaria San Joanen bueltan argitaratzea, hain zuzen. Hor­taz, asteazkenean aur­keztuko dute Hernani 2016 urtekaria, 23garren zenbakiduna. Arra­tsaldeko 19:00­e­tan izango da aurkezpen-ekitaldia, Bite­rin.

19 gai eta hainbat egile
Hemeretzi gaiekin osatu du Udalak aurtengo urtekaria, baita 2015eko ohiko kro­ni­karekin ere. Sakontasunez landutako gaiak dira, arlo desberdinetakoak: historia, etnografia, arkeologia, na­tu­ra, musika, hizkuntza, lite­ra­tura, kirola... herriko hain­bat egilek idatziak.

Argazkia, Marisol Yabenena
Oraingo honetan, urteka­riaren azala egi­teko, Ma­risol Yaben herna­nia­rraren ar­gaz­ki bat erabili dute, eta ondoren, UTS Ko­muni­ka­zio­ak egin du montajea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!