Hauteskunde kanpainaren azkeneko astean sartu berri gara, eta botoak lortzeko ekitaldiak bukatzear daude. Azken txanpa honetan, solasaldi berezi bat antolatu du Hernaniko Podemos-Ahal Duguk gaurko.
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Atsegindegin izango dira alderdiko kideak, bi gonbidaturekin: bata, Nagua Alba izango da, Podemos-Ahal Duguren Gipuzkoako Idazkari Nagusia eta Kongresurako hautagaia; eta bestea, Mónica Mora, Podemos-Ahal Dugu taldeko Batzar Nagusietako batzarkidea.
Orain Hernaniko Jaione Aristregik itxiko du ekitaldia.
Bertaratutakoen galderak erantzungo ditu Albak
Morak irekiko du ekitaldia; ondoren, Albak hartuko du hitza eta bertaratutakoen galdera eta iritziak erantzuteko prest egongo da. Bukatzeko, Jaione Aristregik, Orain Hernaniko zinegotziak itxiko du ekitaldia.