Monakon jokatu den olinpiaden aurreko Torneoa irabazita, Rioko Joku Olinpikoetan jokatuko du Igor Genua hernaniarrak Estatuko taldearekin.
Genuaren semifinaleko entsegua, beharrezkoa
Genua behar-beharrezkoa izan zen atzo Torneoko finala jokatu ahal izateko. Izan ere, Errusiaren aurkako semifinalean, Genuak egindako entsegua irabazteko beharrezkoa izan zela azaldu du Iñigo Goñik, torneoa jarraitu duen kazetariak.
Azken momentuan izan zen dena; orduan, Errusia irabazten ari zen bi puntuko aldearekin, eta Genuak azken entsegua egin, beste batek transformatu, eta finalera pasa ziren bost puntuko aldearekin (17-12).
Samoaren aurka jokatu zuten finala, eta bertan ere, azken momentuan erabaki zen norgehiagoka; Ignacio Martin gipuzkoarraren entseguari esker lortu du Espainiak Riorako txartela (19-22).
«12 selekzionatuak seguru joango direla»
Igor Genuaren txartela segurutzat jotzen du Goñi kazetari adituak. Bere ustez, «lesiorik ez badago, 12 selekzionatuak seguru joango direla».