60 bikotek baino gehiagok hasi zuten, maiatzean, Aralar tabernako Mus Txapelketa. Eta guztien artean, bi lehengusu izan dira onenak: Iñaki eta Xabier Santakruz.
Asteazken gauean jokatu zuten finala, Mikel Karmona eta Iñaki Agianoren kontra, eta 4-2 nagusitu ziren. Santakruztarrek jantzi zuten, beraz, txapela preziatua.
Hirugarren postuan, Estefano eta Garcia
Hirugarren posturako lehian, berriz, Jonkar Estefanok eta Joseba Garciak irabazi zuten, eta laugarren postuan utzi zituzten Manolo Gonzalez eta Txema Salvador.
Lau bikoteek jaso zuten saria, asteazkeneko finalaren ondoren, gauerdian. Irabazleek eraman zuten txapela, eta beste hiru bikotek, trofeoa jaso zuten, errekonozimendu gisa.