Datorren asterako, hainbat zita jarri dituzte Akelarreko antolatzaileek. Astelehenean, 19:00etan egongo dira udaletxeko arkupeetan, arropari buruzko zalantzak argitzeko. Asteartean, 18:00etan, galtxagorrien entsaio bakarra egingo dute toki berean. Eta sorgin guztiena (txikiak eta helduak), berriz, astearte eta asteazkenean, 19:30etan; ona eginez gero Goiz Eguzkin, bestela arkupeetan. Eta asteazkenean, 18:30etan, galtxagorrien guraso bilera deitu dute; derrigorrezkoa da azaltzea.