Asilo eta Babesaren Nazioarteko Eguna da ekainaren 20a, eta horren bueltan, bizikleta martxa antolatu dute bezperan; bihar, hain zuzen ere.
Donostian egingo dute elkarretaratzea, eguerdiko 13:00etan, eta bertara, bizikleta martxa solidarioa egingo dute Hernanitik, errefuxiatuei elkartasuna erakusteko.
AMHERek antolatuta, goizeko 10:30etan abiatuko dira Plaza Berritik, eta Astigarraga, Martutene eta Loiolan barrena iritsiko dira Donostiara, Trafikokoen babesarekin.
Bulebarretik, hiri zirkuitua
12:00etan iritsiko dira Bulebarrera, eta han egingo dute bat, Zarautz eta Irundik doazenekin. Elkarrekin, hiri zirkuitua osatuko dute, Bulebarrean hasi eta bukatuta, 13:00etako manifestaziorako garaiz.