«Eskerrik asko gurasolagun eta mintzalagun guztiei»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Ikasturtea amaitzear dute AEK-ko ikasleek, eta azken asteetan AEK-k eskerrak eman nahi izan dizkie daukaten jarreragatik. Joan den astean gurasolaguneko kideekin egin zuten festa; eta atzo mintzalaguneko kideen txanda izan zen. Bidelagunei omenalditxo bat egin zieten Joseba Barandiaran plazan; eta ondoren poteoan ibili ziren elkarrekin: «guztiek euskera praktikatzea dute helburu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu»..

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!